martes, 2 de octubre de 2012

MORALAREN MUGAK (Ugatiz Zabalaren artikulua bere blogetik hartuta)

Herriaren mugak

Atzo Alderdi Eguna izan zen eta Euzko Gaztedik (EGI), EAJren gazteria, “Urkullu da bide bakarra” zioen pankarta atera zuen desfilean, Ezker Abertzalearen estetika kopiatuz, EAJko lehendakarien argazki eta guzti (Garaikoetxearen argazkian “iheslaria” jartzen zuen). Hementxe duzue momentuaren irudia:
Bihoa aurretik ekintza hau ez dela oso nire gustukoa izan, adinak gogor jo du nire kasuan, bihurrikeria aspaldi ahaztuta daukat. Baina sare sozialetan, eta Interneteko blog batzuetan, mugak gainditzen dituzten kritikak irakurri ditut, mehatxuak barne.
Ekintza gustatu ez zaidala esan dudan bezala, esan beharra daukat hor ez dudala inolako errespetu faltarik nabaritzen inorekiko, gauza “formal” bat baino ez dut ikusten, formala itxurari dagokionez, estetikoa alegia. Arreta deitzeko pentsatua zegoela iruditzen zait eta xedea lortu du. Ezker Abertzalearena den itxurarekin , EAJren aldeko mezua bota dute, eta bide batez, indarkeriaren aurkakoa.
Ezker Abertzaleko kideek iraina, mespretxua, mugaz gaindiko ekintzak eta mezuak ikusi nahi badituzte hona behera begiratzea baino ez dute. Hauen aurrean isilik geratu ziren, eta hauek zerrenda luzearen lagin txiki bat baino ez dira:
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Eskerrik asko parte hartzeagatik.